UPV/EHUn Psikodidaktikan doktorea, irakasle agregatua (irakasle oso gisa akreditatua) da eta bi ikerketa siurteko (2009-2014 / 2015-2020) ditu. Gaur egun, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Dekanoa da (UPV/EHU). 2017tik 2020ra UPV/EHUko Metodologia Berrikuntzako Zuzendaria izan zen, eta 2020-2021ean Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako Idazkaria.
WebLearner (IT1685-22), ikerketa talde kontsolidatuko ikertzaile nagusia da eta bere ikerketa-eremua hezkuntza teknologikoa da. 200 argitalpen zientifiko baino gehiagotan egile da (artikuluak, liburuak, liburuen kapituluak…), eta 156 kongresu naizonal zein internazionaletan ponenzuiak eta komunikazioak egin ditu. Sei doktore-tesi zuzendu ditu hezkuntzaren arloan, horietatik bi Nazioarteko Aipamenarekin. Ikerketzaile nagusi eta ikertzaile gisa, 49 ikerketa-proiektu finantzatuetan parte hartu du, bai autonomia mailakoka, estatu mailakoak eta nazioartekoak; horien artean nabarmentzekoa da “European coordination network and activities to embrace a sustainable and inclusive STEAM educational system: the blend of artistic and creative approaches in STEM education, research & innovation” Horizon proiektua STEAM eta Hezkuntzaren arloan.
UPV/EHUko Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza Unibertsitate Masterreko zuzendaria da, eta “Globalizazioa aztergai: erronkak eta erantzun interdisziplinarrak” Doktorego Programa Interdisziplinarreko Batzorde Akademikoko kidea da.
Bi Docentiaz tarte ditu kalifikazio bikainarekin aitortuta, eta Hezkuntza Graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Masterrean eman ditu eskolak. 2024an, STEAM Euskadi Sarietako 2. saria jaso zuen “Hezkuntzarako Aplikazioen Azoka” disziplinarteko proiektuarekin.
Ezagutzaren Transferentziaren arloan UNICEF-ekin lankidetzan, AECIDek finantzatutako, “Cierre de la brecha digital integrando la tecnología al proceso de enseñanza – aprendizaje en República Dominicana.” proiektuan ikertzaile nagusia da, eta UPV/EHUn sortutako lehenengo gizarte-unibertsitate gela zuzendu du, Down Sindromea eta bestelako adimen-urritasunak dituztenen Euskal Herriko Elkartearekin lankidetzan.