Ugo Mayor Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko Ikerbasque Ikerketa Irakaslea da.
Kimika Zientzietan lizentziaduna (UPV/EHU), Biokimikan masterduna (Lunds Universitet) eta Biologian doktorea (Cambridge University, 2003). Downing College-ko ikaslea (1998-2003) eta Royal Society Dorothy Hodgkin Fellow izandakoa (2004-2009), Wellcome Trust/Cancer Research UK Gurdon Institute eta University of Cambridge Genetics Department zegoelarik bere ikerketa lerro propioa garatu zuen, proteomikaren bitartez ubikuitinaren mekanismo molekularrak ikertuz gaixotasun neuronaletan.
Ikerbasque Ikerketa Irakaslea da 2009 urtetik. Bost urtez CIC bioGUNEn taldeburu izan ondoren, 2014an ekarri zuen bere laborategia UPV/EHUra, azken 10 urte hauetan 22 ikerketa proiektuen buru izan delarik. Basil O’Connor Starter Scholar Research Award jaso zuen (2012), baita University of Liverpool Honorary Professor izandakoa (2014-2017). Bere publikazioek 3494 zitazio jaso dituzte guztira. h index=24 eta i3 zertifikazioduna. Transferentzia ikuspegitik, bere laborategian garatutako bioUb U2OS zelulak lizenziatu zituen Cambridge Enterprise-k (Cambridge University) 2011 urtean, eta CIC bioGUNE-k Ubiquigent Ltd eta Histocell S.L. enpresekin bioUb mice MEF cells merkataratu zituen 2014 urtean.
UPV/EHU-ko Biologia Molekularra eta Biomedikuntzako Masterrean irakaslea da 2013 urtetik, eta Bioteknologia eta Ingeneritza Kimikako graduetako Environmental Biotechnology irakasgaiaren irakaslea lau urtez. Dagoeneko defendatutako sei tesi doktoralen zuzendari (horietariko 5 internazionalak) eta martxan dauden beste hiru tesien zuzendaria da.
COVID-19 pandemiaren lehen hilabeteetan auzolan zientifiko baten koordinazioan aritu zen, UPV/EHUko qPCR tresneria eta know-how guztia erabili zedin, tokiko osasun-sistemaren diagnostiko-gaitasunak handitzeko helburuarekin. Horrezkero, pandemian zehar SARS-CoV2 birusaren aldaera ezberdinen eta haien kutsatze mekanismoen inguruko mundu mailako ikerketen berri ematen ibili zen komunikabide ezberdinetan, gizarteak eta kazetariek zituzten behar eta galderei erantzunez. Radio Bilbao eta Cadena Ser-en Premio a la Excelencia en la Investigación 2021 jaso zuen. Arlo ezberdinetako profesional eta irakasleek idatzitako COVID-19aren Liburu Zuriaren sustatzaile eta editore izan zen 2021 urtean.
Martxan jarri berri den InpAkta: Journal of Research for Social Impact aldizkariaren sortzaile eta erredakzio-buru da gaur egun. Euroeskualdeko erakunde akademiko eta zientifiko nagusietako babesarekin, jakintza-arlo guztietako aldizkaria da InpAkta, gizartean eragina duten kalitate handiko ikerketa-lanak argitaratzeko sortua.