Kimika Zientzietan lizentziatua Donostiako Kimika Fakultatean 1985ean, eta Doktore 1991n UPV/EHUn. Bere lehen eskolak Euskara Teknikoa jakintzagaian izan ziren 2 urtez eta ondoren Kimika Fisikoan hasi zen. Irakasle titularra da Polimeroak eta Material Aurreratuak sailean.
Bere lana Kimika Fakultatean eraman du. Ikerketa polimeroen inguruan garatu du, hauen portaera ikuspegi kimiko fisikotik aztertuz. Polimeroek gure ingurunean duten eragina hobetze aldera, azken urteetan polĂmero biodegradarriak aztertu ditu, zehazki hauek ontziratze eta paketatze alorretan duten aplikazioak kontuan izanik. Lau ikerketa seiurteko ditu, eta polimeroen arloko 40 artikulu ditu.
Kimika eta Polimeroak masterreko arduraduna da 2014az geroztik. Eskolak eman ditu nagusiki euskaraz bai polimeroen arloan, baita kimika fisikoan. Irakaskuntzan material didaktiko ugari prestatu du euskaraz.
Azkenengo DOCENTIAZ ebaluazioan bikain balorazioa lortu du.
Unibertsitatearen kudeaketan aritu da; 2004-2012 urteen artean Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria izan zen, eta bertatik gizartearen eragileekin harremanak sustatu zituen, eta zehazki unibertsitateko kideen ekintzailetza bultzatu zuen Entreprenari programaren barruan. Egun, Kimika Fakultateko dekanoa da 2016tik eta Unibertsitatearen Graduko Batzordeko kide. Unibertsitatearen Euskara-batzordeko kide izan da 2017tik 2021era.
Dibulgazio zientifikoan aritu da bai Berrian kolaboratuz, Elhuyarren, hitzaldiak emanez eta beste hainbat forotan.