Unibertsitateko irakasle titularra Katedra akreditazioduna, Eraikuntza-ingeniaritza arlokoa.
Ingeniaritza Mekanikoa saileko idazkari akademikoa.
Ingeniaritza Industriala (2006), Material Aurreratuen Ingeniaritza Masterra (2009), Doktoretza sari bereziarekin (2010).
2006-2016 bitartean, ikertzaile senior eta teknologia-kudeatzaile gisa lan egin zuen TECNALIAko Eraikuntza Iraunkorreko Dibisioko hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen arloan.
2013an Bilboko Ingeniaritza Eskolan hasi zen irakasle gisa.
36 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta 16 proiektutan izan da IN (4 europarrak, 1 nazionala, 9 autonomikoak eta 2 transferentzia proiektuak). 26 artikulu zientifiko argitaratu eta 40 nazioarteko kongresuetan parte hartu du, eta patente baten autore da.
Eraikuntzen patologian espezializatuta, bere ikerketa lerroa eraikuntza sektorean oinarrituta dago eraikuntzak berak dituen eta baita klima aldaketak eraikinetan eragiten dituen arriskuak aztertuz, ondoren soluzio berriak garatzeko, besteak beste: estrukturak sendotzeko materialak, energetikoki efizienteak diren diseinu eta produktuak eta eraikuntza eta inguru erresilienteak lortuko dituen egokitzapen soluzioak.
SAREN (Sultainable and Resilient Built Environment) izeneko ikerketa-taldearen IN. Batzordeetako kidea (RILEM, AENOR, IPAM Cities). Izen handiko argitaletxeetako ikuskatzailea eta estatuko eta nazioarteko proiektuen ebaluatzailea.