Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta Doktorea UPV/EHUn (2006). 1994az geroztik, UPV/EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasle agregatua da (Irakasle Osorako akreditatua).
Euskal Herriko Unibertsitatean kargu akademiko ugari izan ditu. Besteak beste, honako kargu hauek izan ditu: UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa izan da (2013-2022), Graduondoko Sare Latinoamerikarreko zuzendaria (2022-2024) eta Gobernu Kontseiluko, Ekonomia Batzordeko, Graduondoko Batzordeko, Klaustroko eta Gipuzkoako Campuseko Batzarreko kidea izan da. Gaur egun, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoko zuzendarikidea da. UPV/EHUtik kanpo ere kargu ugari bete ditu: Espainiako Zuzenbide Fakultateetako Dekano eta Dekanoen Konferentziako presidenteordea izan da, eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofizialeko Arbitraje Gorteko Batzorde Iraunkorreko kidea (2013-2022). Espainiako Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleen elkarteko presidenteordea da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etika Instituzionaleko Batzordeko kide da eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak ematen duen Etika Juridikoaren Domingo Arizmendi Saria jaso du.
Europar Batasuneko Immigrazioari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko Masterreko Batzorde Akademikoko kide eta zuzendaria izan da, Eusko Jaurlaritzak Euskadin Immigrazioaren aldeko Itun Soziala egiteko sortutako Aholku Batzordeko kidea, Zuzenbide Publikoko Institutuko kidea (Bartzelonako Unibertsitateko Ikerketa Zentro Berezia) eta Balear Uharteetako Unibertsitate Kalitatearen Agentziako kanpoko ebaluatzailea.
“Oinarrizko eskubideen diziplina anitzeko eta maila anitzeko interpretazioa, ikuspegi intersekzionala eta sistemikoa duen diskriminazioaren aurkako zuzenbidetik abiatuta” Eusko Jaurlaritzako Talde Kontsolidatuko ikertzaile nagusia da (IT1699-22). Bere ikerketa-ildo nagusien artean, migrazio-politikei, giza eskubideei eta Europar Batasunari buruzkoak nabarmentzen dira. Bere ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide osoa Konstituzio Zuzenbidearen eta Europar Batasuneko Zuzenbidearen esparruan garatu du. Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu atzerrian. Europako eta estatuko ia hogei ikerketa-proiektutan parte hartu du, hala nola: “Immigrazioaren integrazioa”; “Estatutu juridikoa eta etorkinen eskubideak” edo “Europar Batasuna eta Oinarrizko Eskubideak”. Berrogeita hamar argitalpen baino gehiagoren egilea/egilekidea da, eta kongresu askotan parte hartu du, estatuan zein nazioartean hitzaldiak emanez. Era berean, hainbat masterretan irakatsi du, besteak beste, Immigrazioari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko online masterrean, Europar Batasunean; eta zuzenbide konstituzionalari buruzko irakaskuntza eman du Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan, hala nola Dominikar Errepublikan, Guatemalan, Txilen, Brasilen edo Mexikon.