Joxerra Bengoetxea Caballero

UPV/EHU-ko Errektoregaia

Zuzenbidearen Filosofian katedraduna, bost ikerketa seiurtekoekin, sei irakaskuntza bosturtekoekin. 1990Tik EHUko irakaslea da. Nazioarteko Zuzenbidearen Soziologiako Masterreko zuzendaria izan da 2007tik. Master hau ingelesez eskeintzen da eta ospe handia du mundu mailan. Nazioarteko Zuzenbide Soziologiako Institutuko zizentzia zuzendaria izan da. Ikerlari gisa Edinburghen doktoretu zen (1989), bertan Eusko Jaurlaritzaren ikerketa beka baten laguntzaz, Neil MacCormick ospetsua tutore zuela, eta bere tesitik ateratako liburua The Legal Reasoning of the European Court of Justice, 1993an argitaratu zuen Oxford University Press eskutik. Bere ikerlanak bidezkotze judiziala, elkarrizketa judizialak, epailegoen soziologia, zuzenbidearen aplikazioan erabiltzen den argumentazioa, lengoaia eta azterketa juridikoa eta logika juridikoan garatu zituen. Ondoren estatu eta subirautzaren gainbehera aztergai izan ditu Europar integraziuo prozesuaren ondorioz, federalismo europarra eta berezko estaturik gabeko nazio eta eskualdeen partehartzea Europan jorratu ditu. Europar Giza Eskubideen sistema ere aztergai izan du, eta horrekin batera Europa mailan dagoen integrazio politikoaren gorabeherak aztertu ditu. Kultura juridikoak eta hauen erkaketa ere ikerketagai izan du, eta justizia trantsizionala ere aztertu du, justizia penalaren sistemarekiko erlaziotik ikusita. Gai hauetan guztietan hamaika doktore tesi zuzendu ditu eta berrehun argitalpen zientifikotik gora argitaratu, hizkuntza desberdinetan: ingelesez, frantsesez, euskeraz, gaztelaniaz. Bost liburu edo monografien egile da eta hainbat liburu zuzendu ditu.

Ikerlari eta irakasle bezala, dozenaka ikerketa proiektuetan parte hartu du, Europan barrena eta hainbat egonaldi burutu ditu munduan zehar: Berlinen 1988an, 1989an Saarbrücken eta Firenzen, Oxforden 2001. urtean, Helsinkin 2006. urtean, Bordelen 2012. urtetik, urtero aste bi, Stanforden 2012an hiruhileko bat, Helsinkin berri beste hiruhileko bat 2013an, Kansai (Osakan) 2014 bost astekoa, eta Firenzen berriz 2016 eta 2017an. Bere ibilbide akademikoa aitortu dio Helsinki Unibertsitateak honoris causa doktorea izendatuz 2023an, Espainiar Estatuko zuzenbide eta giza(rte) zientzietan aitortza hori jaso duen lehenbizikoa eta bakarra. Euskal Herrian ere nabarmendu da haren lana, eta zenbait sari jaso ditu horri esker: Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2010) eta Jesus Maria Leizaola Saria (2021).

Unibertsitatetik kanpo ere eskarmentua du, transferentzia burutuz: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko letratua izan zen zazpi urtetan epaile britaniarrarekin. Europar Mugimenduko Euskal Kontseilo Idazkariu Nagusia ere izan da (2015-2020), eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean. Euskal Hautes Batzordeko kide ere izan zen legegintzaldi batean eta Arbitraia Batzordeko kidea da Arabatik 2015.az geroztik. EHUko kudeaketari dagokionez, Zuzenbide Fakukltateko idazkaria izanb zen 1991-1993 eta Errektoretzaren EHUguneko zuzendari eta koordinatzailea 2012-2020 bitartean.