Jon Umerez HEFAko Filosofia Saileko Irakasle Osoa da, eta Biologiaren Filosofiaren esparruan ikertzen du.
Filosofian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1985), eta Filosofian doktorea EHUn (1994, Sari Berezia). Doktoretza aurreko eta ondoko bekekin ikertzaile gisa trebatu zen EHUn eta New Yorkeko Binghamton University-n (1989-1997). 2001ean itzuli zen UPV/EHUra, Ramón y Cajal kontratu baten bidez, eta, ondoren, ikerketa-kontratuak izan zituen 2011n ikertzaile iraunkor (IDP) plaza lortu zuen arte. Ikerkuntzako Irakasle izateko akreditatuta dago.
IAS-Research ikerketa-taldeko (euskal unibertsitate-sistemako A talde kontsolidatuko) ikertzaile nagusia da, eta talde horretako kide da sortu zenetik. Finantzatutako 26 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horietako 4tan ikertzaile nagusia izan da. 60 artikulu eta liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari eta argitaletxeetan, eta estatuko eta nazioarteko hainbat kongresu eta hitzalditan parte hartu du. Biologiaren Filosofiako ikerketa-taldeak eta zentroak biltzen dituen EASPLS Europako Partzuergoan parte hartzen du. 5 doktore-tesi zuzendu ditu, kalifikazio gorenarekin, eta beste 2 ditu abian. CNAIk aitortutako 5 seiurteko ditu azkena “bizirik”.
Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakatsi du etengabe, lizentziaturan, graduan, masterrean eta doktoregoan. Baita berezko tituluetan ere, hala nola Kultura Zientifikoko Masterrean. 3 bosturteko onartu ditu (10 urtean behin bakarrik onartuak). DOCENTIAZ programan parte hartu du, bikain kalifikatuta (91,94), ebaluatutako azken aldian (2018/2019-2022/23).
Saileko zuzendaria da duela 6 urtetik, eta idazkari akademikoa izan zen 14 urtez. “Filosofia, Zientzia eta Balioak” (UPV/EHU-UNAM) nazioarteko unibertsitate arteko masterraren arduraduna izan da 7 urtez, eta “Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia” master berriaren sustatzailea. Gobernu Kontseiluko eta Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko (CIDI) kide izan da. Gaur egun, Klaustroko kidea da.
CAF-ELHUYAR zientzia-dibulgazioko lehiaketan sari bat lortu zuen, eta euskarazko eta gaztelaniazko dibulgazio-lanetan parte hartzen du komunikabideetan (irratia eta prentsa idatzia) eta beste foro batzuetan (mintegiak, jardunaldiak, etab.).
Alkizako (Gipuzkoa) alkate izan da bi legegintzalditan (2011-2019), eta aurretik zinegotzi beste bitan (2003-2011).