Irakasle agregatua Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea).
Publizitatean eta HHPPetan lizentziatua, Kirol Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Graduondokoa, Gizarte Komunikazioko Master Ofiziala eta Nazioarteko Doktorea Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatean UPV/EHUn.
Bere ikerketa ildoak marketina eta hizkuntza gutxituen arteko elkargunean oinarritzen dira, baita markagintzan eta feminismoan ere. NOR (IT1438-22) ikerketa-talde kontsolidatuko ikerlaria da, eta euskararen gizarte-eragileekin lankidetzan “Euskara eta Euskal Kulturaren marka azterketa” (CONV-19/07) proiektua bultzatu zuen NIK ikerketa-taldea zuzentzen du. Gaur egun, Ikerlari Nagusia (IN) da LBRAND Proiektuan (PID2022-139537OB-I00), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatutakoa. Nazioarteko 20 kongresu baino gehiagotan parte hartu du, 18 argitalpenen egilea da inpaktu-aldizkari, liburu eta liburu-kapituluetan, eta seiurteko bat du aitortuta (2014-2020). Une honetan 5 doktore-tesi zuzentzen ditu. Ikerketa-egonaldiak egin ditu University of Limerick-en (Irlanda) eta City University of New York-eko (CUNY) Baruch Business School-en.
Bestalde, Subiranotasuna Europako Herrietan Master Ofizialeko Batzorde Akademikoko kide da eta baita UPV/EHUko Klaustroko eta Gobernu Kontseiluko kide ere. Halaber, Inpakta aldizkariko (Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta – Journal of Research for Social Inpact) Batzorde Akademikoko eta komunikazio-taldeko partaide da.
Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistikako bigarren saria jaso zuen (2021), lehen saria sare sozialen bidezko doktore tesien dibulgazioko Txiotesia lehiaketan (2013), eta aipamen berezia Gizarte Komunikazioko Masterraren espediente onenari (2011).
Ezagutzaren transferentziaren esparruan, BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen (2016-2020), eta erakunde publikoetako egonkortze-prozesuen ebaluazio-batzordeetan parte hartu du. Euskal komunikabidetako ohiko kolaboratzailea ere bada: Euskadi Irratia, ETB1, Radio Euskadi, ETB2, Berria, Argia eta baita hainbat erakundetako komunikazio-aholkularia ere.