Efren Areskurrinaga Mirandona

Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordegaia

Ekonomian lizentziatua UPV/EHUn, Masterra Garapenaren Ekonomian SOAS-en, eta doktorea Garapenari Buruzko Ikasketak Doktorego Programan UPV/EHUn.
Bertan egiten du lan Bizkaiko Campusean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Ekonomia Aplikatua sailean irakasle titular moduan 2003tik.

Ekonomia Graduan, eta Globalizazioa eta Garapena eta Garapena eta Lankidetza, unibertsitate master ofizialetan irakasten du Garapenaren Ekonomia, Munduko Ekonomia Sistemaren Egitura eta Dinamika, eta Globalizazioa, Lan harremanak eta Gizarte babesa irakasgaiak.

Ikerketa eta argitalpenen lan ildo nagusiak nazioarteko ekonomiaren eta giza garapenaren ingurukoak dira, eta bereziki, elikadura burujabetza, giza garapena eta nazioarteko merkataritzakoak. Ikerketa lan hori landu du Sailean, Hegoan- Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Unibertsitate Institutuko Giza Segurtasunari, Tokiko Giza Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Talde Kontsolidatuan (IT1434-22), eta Gernika Gogoratuz- Bakerako Ikasketa Institutuko Gatazka Lurraldeak proiektuetako lan taldean.

Ekonomia Aplikatua saileko idazkari akademikoa da, eta esperientzia zabala du UPV/EHUko ordezkaritza organo instituzional eta sozial desberdinetan, bai Klaustroa (2008-2017; 2020-24), bai Gobernu Kontseilua (2008-16; 2020-) azken honen Batzorde Ekonomiko eta CODEST-en ere, Pertsonaleko Batzordean (2007-), Planifikazio eta Negoziazio Batzordetan (2005-15, 2021-24), Berdintasun Batzorde Intersektorialean (2014-15), eta Euskara Batzordean (2024-).