GOBERNANTZA

  • Errektoreak eta errektoreordeek entzute-mekanismo formalak eta kontu-ematea egituratu UPV/EHUren alorrez alorreko norabidea modu partekatuan definitzeko.

  • Agora digitala. Plataforma bat: Errektoreordetza bakoitzak bere atari propioa garatu, non unean une garatzen ari den proiektuak agertuko diren eta iruzkinak egiteko aukera zabalik egongo den (behetik gorako komunikazioa), goitik erantzuna epe laburrean emateko. UPV/EHUren egitura jarraituko du eta gobernatze tresnek (Klaustroa, Gobernu Kontseiluak, Fakultate/eskolak, sailak…) parte-hartzea eta gardentasuna bermatzeko. Erabilera adibidea: sailen zuzendariek plazen jarraipena (eskaera, eskaintza, erantzunak…)

  • Digitalizazio-plan integrala definitu eta ezarri. Unibertsitateko kide adituekin batera landuko da, norabide estrategikoa modu partekatuan definitzeko. Horretarako aparteko finantziazioa EJ-rekin negoziatuko da.

Helburua: 2030erako tramite administratibo guztiak modu digitalean egin ahal izatea.

  • Klaustroaren Funtzionamenduari buruzko Arautegia aldatu, parte-hartze mekanismoak errazteko, eredu itxi batetik eredu ireki batera igaro, gardentasuna bermatuz.

  • Klaustroaren erabakigune izaera bermatzeko, eztabaidagaiak berrikusi, eta ondorioen arabera bileren maiztasuna areagotzea proposatu.

  • Zentroetako ordezkarien txanda planifikatu, zentroko kezkak beste klaustrokideei helarazteko.

  • Gobernu Kontseiluko kideen parte-hartzea handitu, proposamenak aurkeztuz.

  • Ordezkaritza demokratikoa eta orekatua ezartzeko eztabaida ireki.

  • Boto telematikoa. Atzerrian dauden kolektiboen parte-hartzea bermatzeko, boto-sistema digitala abian jarri eta probatu berme guztiak eskain ditzan. 

 

CAMPUSAK

  • Benetako polizentrismoa landu campus bakoitzean. Campusetako errektoreordetzen funtzioak berrikusi eta areagotu, campus bakoitzaren errealitateari eta berezitasunei egokitutako gobernantza deszentralizatua ahalbidetzeko.

  • Lurrraldean erreferente. Campusen berezitasunak errespetatuz lan egin, lurraldean erreferente eta eragile erabakigarri bihurtzeari begira.

  • Zerbitzuak. Zentroetako eta Campusetako bizitza eta giroa biziberritzeko azpiegitura atseginak eta adeitsuagoak garatu, eta elkargune informaletarako eta atsedenerako tokiak sortu.

  • Kirola eta jantokiak. Behar diren kudeaketa-lanak egin egun falta diren kirol- eta jantoki-zerbitzuak jartzeko campus guztietan.

    • Berreskuratu lan-osasunerako zerbitzua campus guztietan.

  • Behar diren profesionalak lortzeari begira, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin, Osakidetza eta Osalanekin lankidetzan birpentsatu osasun-zerbitzuko lanpostuen eskaintza nola egin erakargarri.

  • Arreta psikosozial integralerako zerbitzua hedatu figura profesional berriak gehituz eta baliabide gehiago jarriz, ikasleen eta komunitate osoaren arreta psikosozialaren premiei egokiro erantzun ahal izateko.

  • Garraio publikoa.

    • Campusetara bidaiatzeko modu nagusi bezala garraio publikoa kontsolidatzeko neurriak hartu: doakotasuna bultzatu, maiztasunak hobetu, linea berriak esploratu eta campusen arteko konektibitatea indartu eta berriak sortu.

    • Bidegorriak eta bizikleten herri-zerbitzuak campusetaraino ailega daitezen beharrezkoak diren pausoak egin.

    • Auto elektrikoetarako karga-puntuak ipintzeko aukerak planifikatu.

  • Mantentze-plana definitu, egoera larrian dauden eraikin eta azpiegituren konponketari edota mantentzeari lehentasuna eman ahal izateko (planifikazioa).

    • Arazo larriak dituzten bulegoak edota laborategiak identifikatu.

    • Ikasgeletan dauden entxufe-beharrak identifikatu, ikasleek haien ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak kargatu ahal izatea bermatzeko.

    • Laborategietan dauden premiak zehaztu, ur beroa adibidez.

    • Fakultate batzuek dituzten espazio-beharrak aztertu, eta konponbiderako bideak proposatu, besteak beste, Arte ederrak, Donostiako Medikuntza-Erizaintza, Arabako Campusetakoak eta Leioako Zuzenbide Fakultatea.

  • Kultur Batzordea sortu campus guztietan. Deialdi propioak egingo dira campus bakoitzerako kultura-ekoizpenak eta erakusketak eskaintzeko. UPV/EHUn sortzen den kultura zabaltzea bultzatuko da.

    • Ikasleen partaidetzarekin kirol- eta kultura-jardueren mapeoa egin, eskaintza ikasleen lehentasun eta premietara egokitzeko.

    • Ordutegi akademikoetan eskola ordurik gabeko tarteak ezarri, kultura-jarduerak ordu horietan planifikatu eta ikasle eta irakasleen parte-hartzea errazteko (Zientzia eta Teknologia Fakultatean aspaldian ezarritako eredua beste fakultateetara hedatu).

    • Inguruko erakundeekiko lankidetza-esparru egonkorrak bultzatu, kalitatezko kirol-eskaintza erakargarria prezio egokian eskaintzeko.

    • Inguruko kultura-eragileekiko eta erakunde publiko eta pribatuekiko sinergiak areagotu, kultura-jarduerak sustatzeko.

    • Hitzarmenak sinatu kultur eragileekin, unibertsitatea askotariko ekintza kulturalak plazaratzeko eta gazteei hurbiltzeko oinarrizko espazio bihurtzeko (EHAZE Euskal Herriko Antzerki Elkartea, Euskal Herriko Musikarien Elkartea, Game Erauntsia Bideojokoen Euskal Komunitatea eta abar).

    • Ikasleentzako Kultura Bekak sortu. Diziplina desberdinetako ikasleek elkarlanean kultura-jarduerak sortzeko dirulaguntzak eman. Inplikatutako ikasle-taldeei, dirulaguntzaz gain, diziplina bakoitzeko profesionalek gidatutako akonpainamendua eskainiko zaie.

    • Azkenik, Kultura Astea antolatuko da sortutako lanak erakusteko kanpoko ekitaldiekin batera.

    • UPV/EHUko Abesbatza eta Orkestra Sinfonikoa sustatu.

    • Jarduera bereziak bultzatu, hala nola lasterketa mistoa, Zuatza Abentur, estropada akademikoa, Zabalki etaTipi-tapa.

    • UPV/EHUn sortzen den kultura hedatu eta ezagutzera eman.

    • Kultur adierazpen berri eta berritzaileak bultzatu ekimen pribatuak eta sustatzaileak heltzen ez diren alorretan.

    • Abangoardiako Lengoaia Eszeniko Berriak bultzatu eta horien aldeko apustua egin, jakintza-alor ezberdinetako irakasle eta ikasleekin koordinatuta.

  • Campusen irekiera. Ordutegia efizientziaren aldetik aztertuko da. Pertsonen sarrera erraztuko da eta parkingak erabiltzeko aukera ere.

 

HARREMAN INSTITUZIONALAK

  • Unibertsitate publikoa garen aldetik, Euskal Herriko unibertsitate-sistemaren lidergoa bultzatu. Aliantzak lortu entitate publikoekin.

  • Nafarroako eta Iparraldeko unibertsitateekiko harremanak (besteak baztertu gabe). Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi Euroeskualdearen babespean, UPNA eta UPPA unibertsitate publikoekiko aliantzak sendotu, eta UBM eta Bordeleko Unibertsitateak ere gonbidatu.

  • EHU marka-estrategia birdefinitu, berrindartu eta bertako lankideak prozesuaren parte egin, kanpo-proiekzioa funtsezko eragile bihurtuta.

  • Marka-estrategia berriaren baitan, markaren proiekziorako praktika onen dekalogoa sortu. Ikertzaile eta irakasleei marka-proiekziorako bitartekoak eta gidalerroak eman, besteak beste, komunikabideetako agerpenetarako, bideodeietarako eta harreman publikoak bideratzeko.

  • Digitalizazio Planaren baitan, web-orria berriztatu eta informazio guztia hiru hizkuntzatan jarri: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

  • Web-orrian ingelesezko informazioa prestatu kanpoko ikasle eta ikertzaileak erakartzeari begira.

  • Komunikazioari buruzko formazioa bideratu zentro, ikerketa-talde edota bestelako egituretan integratzeko.

  • Komunikazio-bulegoa indartu eta ikerketa-talde kontsolidatu bakoitzari erreferentziazko pertsona bat esleitu, transferentzia eta dibulgazioa bideratzeko.

  • Euskal komunikabideekin batera jakintza-arlo guztien dibulgaziorako aliantza estrategikoak indartu, UPV/EHUko irakasleen parte-hartzeari jarraikortasuna emanez, eta dibulgazio-lanak egiten dituzten unibertsitateko kideak prestigiatuz.

  • Zientzia-komunikazio egokirako dekalogoa sortu euskal komunikabideekin batera. 

 

HIZKUNTZA-PLANGINTZA

  • Hizkuntza-plan integrala egin.

  • Hizkuntza guztiak (euskara, gaztelera, ingelesa) kontuan hartzen dituen hizkuntza-plana egitea: hizkuntza bakoitza zergatik, zertarako, non eta zer neurritan, zer laguntza eta babesekin…

  • Hizkuntza-plana unibertsitateko kide guztien ekarpenak kontuan hartuta egingo da eta, Klaustroaren araudiak zehazten duenari jarraiki, hizkuntza-planaren oinarriak Klaustroan erabakiko dira.

  • Eleaniztasuna definitzeko eta kudeatzeko praktika onak definitu eta unibertsitateko komunitatean sozializatu.

  • UPV/EHUko kolektibo guztietan (ikasleak, irakasleak, ikertzaileak, TEKAZELak) euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eta baliabideak landu kolektibo horietan garatu diren ekimenetatik hasi, eta horiekin batera estrategia berriak definituz: mintzalagun-taldeak, xuxurlariak, trebatzaileak…

  • Tresna eta aplikazio digitaletan euskararen erabilera sustatzeko estrategiak landu.

  • Euskarazko irakaskuntza-eskaintza zabaldu eta babestu.

  • Euskarazko irakasgaiak gutxienez gaztelaniazkoak beste izatea. Izan ere, une honetan euskaraz matrikulatzen diren ikasleak erdia baino gehiago dira, baina oraindik graduen enborrezko irakasgai guztiak ere ez dira eskaintzen euskaraz.

  • Euskaraz ikasteko eskubidea bermatu autu hori egiten duten ikasle guztiei.

  • Euskarazko eskaintzarik ez duten edo eskaintza txikia duten ikastegietan, euskararen presentzia areagotzeko urratsak egin.

  • Medikuntzako graduko irakasgai kliniko guztiak euskaraz eskaintzeko epe laburrerako planifikazioa egin.

  • Venia docendi duten ikertzaile eta profesionalei euskarazko prestakuntza jasotzeko eta euskarazko irakaskuntza emateko aukera eman.

  • Hautazko irakasgaien euskarazko eskaintza bermatzeko estrategiak adostu.

  • Graduondokoen eskaintza euskaraz handitzeko egon daitezkeen aukerak identifikatu, eta euskarazko eskaintza zaindu eta lehentasuna eman.

  • Esperientzia Geletan euskarazko ikasgaiak ere eskaini.

  • Kontratazio-politiketan kontuan hartu euskarazko irakaskuntza bermatzeko eta indartzeko irakasle euskaradunen kopurua handitzen jarraitu behar dugula.

  • Euskara akademikoaren kalitatea zaindu.

  • Euskara akademikoaren garapenari eta finkapenari laguntzen dioten planak eta estrategiak garatu, dugun azpiegitura abiapuntutzat hartuta eta huts egiten duten sinergiak bultzatuz: ikasle-irakasle euskaldunak, EPGko irakasgaien irakasleek ikastegi guztietan osatzen duten sarea, TSE programaren barruan garatutako azpiegitura teknologiko eta metodologikoa, Euskara Zerbitzua, Euskara Institutua…

  • Irakasle klinikoak lortzeko nahitaezkoa den laguntza eskaini, besteak beste, euskarazko materialak edota material horiek prestatzeko hurbileko laguntza sendoa eskainiz.

  • Euskarazko irakaskuntza zaintzeko (euskarazko gidak eta materialak, terminologia, fraseologia...) sailek duten erantzukizuna lehen planora ekarri, eta sailetan egiten diren ahaleginak aintzatetsi.

  • Irakasle-ikertzaileen euskara-maila zaindu, eta hutsuneak konpontzeko estrategiak diseinatu: laguntza-baliabideak, prestakuntza-tailerrak eta ikastaroak…

  • Kalitatezko euskarazko irakaskuntza posible egiteko irakasle euskaldunek egiten duten ahalegin handiari merezi duen aintzatespena eman: euskarazko materialak, terminologia-lana, formazio-programen parte-hartzea, euskarazko lan akademikoak zuzentzea…

  • Terminologia-plangintza sendoa egin.

  • Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programan garatutako metodologia eta tresnak erabiliz behetik gorako terminologia-lana egiten jarraitu eta sendotu: deskripzioa, ikerketa, harmonizazioa eta sozializazioa.

  • Behar bereziak dituzten jakintza-alorretan, terminologia-hiztegiak egin goitik beherako metodologia erabiliz: eremu-zuhaitza egin, gakoak diren kontzeptuetarako terminoak identifikatu, hizkuntza desberdinen ordainak eta definizioak landu, hiztegiak sozializatu.

  • Terminologia-zalantzak argitzeko kontsultagunea sortu.

  • Terminologia-gaiak eztabaidatzeko eta sozializatzeko bloga sortu.

  • Landutako terminologia euskararen normalizaziorako erakundeei (Euskaltzaindia, Terminologia Batzordea…) helarazi, normalizaziorako erabakietan kontuan har dezaten. Izan ere, UPV/EHU da euskarazko terminologia espezializatua sortzen eta erabiltzen den eremu nagusia.

  • Unibertsitatea euskal gizartearentzako erreferente bihurtu euskararen biziberritze-prozesuan.

  • Euskararen biziberritzean parte hartzen duten beste eragileekiko lankidetza sustatu: Euskaltzaindia, Soziolinguistika Klusterra, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Euskalgintzaren Kontseilua, Eusko Ikaskuntza, euskararen aldeko gazteen mugimenduak, Elhuyar, UEU, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea…

  • UPV/EHUk euskararen biziberritze-prozesuari egiten dion funtsezko ekarpena balioan jarri, eta gizarte osoari helarazi eta transferitu. 

 

PERTSONEN ZAINTZA

  • Osasun-zerbitzuak (buru-ongizatea barne) eta prebentzio-zerbitzuak campus guztietan.

    • Berreskuratu lan-osasunerako zerbitzua campus guztietan.

    • Behar diren profesionalak lortzeari begira, Medikuntza Fakultatearekin, Osakidetza eta Osalanekin lankidetzan birpentsatu osasun-zerbitzuetako lanpostuen eskaintza nola egin erakargarri.

    • Arreta psikosozial integralerako zerbitzua hedatu figura profesional berriak gehituz eta baliabide gehiago jarriz, ikasleen eta komunitate osoaren arreta psikosozialaren premiei egokiro erantzun ahal izateko.

  • Lan- eta soldata-baldintza duinak.

    • Hurrengo hiru urteetan langile guztientzako KPIaren gainetiko soldata-igoerak adosteko bidea ireki Eusko Jaurlaritzarekin eta eragile sozialekin.

    • Irakasle eta ikertzaileen norbanako osagarrien ordainen eguneratzea adostu Eusko Jaurlaritzarekin eta eragile sozialekin.

    • Irakasle eta ikertzaileen ordainsarien 41/2008 ordainsarien dekretuaren eguneratze– eta hobetze-bidea adostu Eusko Jaurlaritzarekin eta eragile sozialekin.

    • Norbanako osagarri gehigarrien C tarteak eskuratzeko antzinatasun-eskakizunak gutxitu ( 1 eta 3 urtera), deialdi galdua berreskuratu eta tarte guztien ondorio ekonomikoak aurreratu ebaluazio-urtera.

    • Norbanako osagarrien metaketaren bidea sinplifikatu eta oinarrizko soldataren bidea indartu euskal funtzio publikoaren erreferentziarekin.

    • Neurri berriak ezartzeko negoziazio-bidea ireki (adinari eta ez erretiroari lotutako kreditu-murrizketak ezarri, genero-arrakalaren baimen bereziaren konpentsazio hobeagoak, metaketa-aukera berriak eskaini, erretiroa hartzeko eguna malgutu, baimen ordainduaren bidea gehiago urratu…).

  • Sexu-erasoen aurreko babesa, hiru campusetan.

    • Berdintasunerako Zuzendaritza eta UPV/EHUko Genero Indarkeriaren Aurkako Protokoloa ezagutarazi eta funtzionamendua ziurtarazi.

  • Genero-berdintasuna eta diskriminazio eza.

    • Campus bakoitzean berdintasun-bulego bat irekitzeko beharra eta aukerak aztertu.

    • Arlo guztietan, kultura berdinzalea bultzatu eta diskriminazio guztien kontrako babesa ziurtatu.

    • Genero-berdintasuneko planen neurriak martxan jarri.

    • Deialdietan ikertzaile nagusiak emakumeak izatea sustatzeko arauak ezarri.

    • Beken deialdietan zuzendariak emakumeak izatea sustatzeko neurriak hartu.

    • Irakasle oso eta katedradunen plazetarako irizpideetan emakumea izatea ponderatu, batez ere emakumeen presentzia oso baxua duten arloetan.

    • UPV/EHUren eta derrigorrezko irakaskuntzaren arteko programa sortu, STEM ikasketak ezagutarazi eta ikasle emakumeen interesa pizteko.

    • Genero-ezberdintasunari buruzko Ikerketak sustatu eta balioan jarri.

    • Aldezlearen lana bultzatu, bitartekaritza eskaini.

  • Kontziliazioa eta malgutasuna.

    • Presentzialtasuna bermatuta, zaintza-premiei erantzuteko lanaldi eta ordutegi malguak negoziatu ordezkaritza sindikalarekin.

    • Kontziliaziorako egungo neurriek familiakoak ez diren harremanetarako itxita dituzten bideak ireki negoziazio sindikalaren bidez.

    • Edoskitze-gelak izateko beharra eta aukerak aztertu.

  • EHU-kide berrientzako harrera-zerbitzua. EHU-kide berri guztientzako harrera, orientazioa eta formazioa (Vade Mecum). Irakasle, ikertzaile eta TEKAZEL berrientzako harrera, zerbitzu-gidak eta formazio-plana zehaztu.

  • Formazioa: Irakasle, ikertzaile eta TEKAZEL kolektiboen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, egungo lanei eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko formazio integrala diseinatu, postuen ezaugarriei eta langileen ibilbidearen uneari egokituz. 

 

FINANTZAZIOA

  • Finantziazioa lortu. LOSUk unibertsitate publikoetarako ezartzen duen BPGaren % 1eko finantziazio-helburua bete 2030erako.

    • Unibertsitatearen finantzazio-beharren memoria integrala osatu, azpiegituren inbertsioetan eta mantentze-lanetan, iraunkortasuna hobetzeko, TEKAZEL pertsonala handitzeko, IRIen plantillla-beharrei erantzuteko, eta ordainsariak hobetzeko.

    • Finantziazio-beharren memoria osatu eta egoera larrienak (bai azpiegituren bai pertsonalaren aldetik) identifikatu, lehentasuna eman ahal izateko.

    • Finantziazioa bermatzeko egutegi bat adostu Eusko Jaurlaritzarekin.

    • Digitalizazio Plan Integralerako finantzabideak lortu Unibertsitatearen ohiko finantzaketatik kanpo.

 

IKASLEAK

  • Matrikula-tasak. Matrikula-tasak negoziatu, 3. eta 4. deialdiak barne. Ordaintzeko epeak malgutu.

  • Ordenagailuen mailegua eskaini ikasle zaurgarriei.

  • Parte-hartze eskola. Ikasleen parte-hartzea hedatzeko behetik gorako eta goitik beherako informazio-kanalak eta formazioa hobetu.

  • Ikasleen elkarteak sortu eta sustatzeko plan bat abian jarri UPV/EHUren laguntza logistikoarekin.

  • Agora digitala. Ikasleen parte-hartzea bultzatzeko, komunikatzeko bideak sortuko dira. Parte-hartzerako portfolio digitala sortuko da, eta ikasleen protagonismoa bultzatuko da (aurrekontuetan, campuseko kultura-batzordean, campuseko ekintzetan…).

  • Gune autogestionatuak sortu eta ikasleen antolakundeak sustatu, autonomia bermatzeari eta komunitate-atxikimendua eta unibertsitatearekiko identifikazioa indartzeari begira.

  • Leihatila bakarra. Ikasleek izan ditzaketen oztopo anitzei aurre egiteko campusetan informazio, orientazio eta arreta integralerako zerbitzua sustatu, egun ditugun programa espezifikoak barne bilduz: ezgaitasunak, indarkeria, arazo soziofamiliarrak, arazo psikologikoak, arazo ekonomikoak, etab.

  • Entzute-saioak urtero. Fakultatez fakultate edo eskolaz eskola ikasleekiko entzute-saioak urtero egingo dira gardentasuna eta parte-hartzea bermatzeko.

  • Entxufeak espazio ezberdinetan. Ikasgeletan dauden entxufe-beharrak identifikatu, ikasleek haien ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak kargatu ahal izatea bermatzeko.

  • Etxebizitzarako plan bereziak. Ikaslearen etxebizitzaren arazoa konpontzeko plan berezi bat garatu, besteak beste, egoitzako plaza publikoak handituz eta eskuragarri jarriz, etxebizitzak alokatzeko eta bilatzeko prozeduraren unibertsitate-sistematizazioa eginez, eta udalekin eta beste erakunde batzuekin ikasleentzako alokairu sozialeko programak garatuz. 

 

IRAKASLEAK ETA IKERTZAILEAK

  • Ordezkoen kontratuak. Jardunaldi osoko kontratuak egiteko akordio sindikalak bilatu eta gauzatu, irakaskuntza- eta ikerketa-lanak kontuan izanik.

  • Arduraldi partziala. Arduraldi partzialeko irakasle ordezkoen soldatak duintzeko negoziazio-bidea ireki alde sozialarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, ordainsarietan egiten duten lana eta benetako proportzionaltasuna kontuan har daitezen.

  • Doktore aurreko formazioko ikertzaileen ordainsariak hobetu. Alde sozialarekin adostu doktore aurreko ikertzaileen kontratuen egungo proportzioen igoerak irakasle atxikien % 100ekiko, 70-70-80-80 norabidean.

  • Osagarriak eguneratu, baldintzak arindu. Irakasle eta ikertzaileen norbanako osagarrien ordainen eguneratzea adostu Eusko Jaurlaritzarekin eta eragile sozialekin.

    • Norbanako osagarri gehigarrien C tarteak eskuratzeko antzinatasun- eskakizunak gutxitu ( 1 eta 3 urtera), deialdi galdua berreskuratu eta tarte guztien ondorio ekonomikoak aurreratu ebaluazio-urtera.

    • Norbanako osagarrien metaketaren bidea sinplifikatu eta oinarrizko soldataren bidea indartu euskal funtzio publikoaren erreferentziarekin.

    • Deialdiaren epeak eguneratu (deialdi, ebaluazio, ordainketa desfasea kendu)

  • EPEa plaza bakante guztiekin urtero. Urtero gauzatu alde sozialarekin negoziatutako irakasle eta ikertzaileen EPEa, arau-esparruak baimentzen duen gehienezko lanpostu kopurua ateraz egonkortzeko eta promozionatzeko.

    • Irakasle-plaza berrien ebazpena ikasturtea hasi baino lehen bukatu, klaseak ongi prestatu ahal izango direla bermatzeko.

  • Katedra eta Irakasle osoen urteko muga kendu. Sailetan Katedrak eta Irakasle osoen plazak ateratzeko urteko plaza bakarreko muga kendu eta sailen egoeraren araberako baldintza berriak adostu eta ezarri.

  • Soldata arrakala murriztu. Eusko Jaurlaritzarekin batera aztertu irakasle eta ikertzaileen ordainsari-sisteman oinarrizko soldatak duen pisua igotzearen aukera.

    • Soldata-arrakala murrizteko emakumeek ikerketan duten parte-hartzea indartu: Deialdietan ikertzaile nagusiak emakumeak izatea sustatzeko arauak ezarri, beken deialdietan zuzendariak emakumeak izatea sustatzeko neurriak hartu.

    • Irakasle oso eta katedradunen plazetarako irizpideetan emakumea izatea ponderatu, batez ere emakumeen presentzia oso baxua duten arloetan.

 

TEKAZEL

  • Ordainsarien hobekuntza. 13 eta 14 eta 15 mailako TEKAZELen ordainsarien hobekuntza negoziatu alde sozialarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.

  • TEKAZEL/IRI ratioa 2/3. TEKAZELen defizit larrienak non dauden identifikatzeko egoeraren azterketa egin eta konponbidean jartzeko adostasuna bilatu Eusko Jaurlaritzarekin eta ordezkari sozialekin 2030erako TEKAZEL/IRI ratioa 2/3koa izan dadin, 1/1 ratiorako bidea definituz.

  • Urteko 200 plaza. Urtean TEKAZELen plantillako 200 postu berri sortu.

  • TEKAZEL erreferentzia-plantilla osatu. Langileen egoeraren azterketa egin, langileen beharren dokumentua osatu, etorkizuneko erreferentzia-plantilla identifikatu eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean martxan jarri.

  • TEKAZEL langileen monografiak gaurkotu. Langileen monografiak gaurkotu eta lanpostuen balorazio ekonomiko berria egiteko prozedura adostu eragile sozialekin, eta dagozkien ordainketa berriak gauzatzeko beharrezko ekarpena adostu Eusko Jaurlaritzarekin.

  • Kontziliazioa eta malgutasuna. TEKAZELei campusen arteko birkokatze boluntarioa eskatzeko aukera eman, kontziliazioa eta jasangarritasuna bultzatzeko. 

 

IRAKASKUNTZA

  • Adimen Artifiziala erabiltzeko baliabideak. Irakasleentzako Adimen Artifiziala ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan erabiltzeko formazioa eta tresnak eskaini.

  • Baliabide digitalen kalitatea hobetu. Ikaskuntza-irakaskuntzarako baliabide digitalak (eGela, eGelapi, etab.) hobetu erabiltzen dituzten ikasleen eta irakasleen iritzia batuz, eta formazioa eskainiz.

  • Kalitatearen ebaluazio-sistemak eguneratu.

    • Inkestak gaurkotu (irakas-ikas baldintzetara, hizkuntza-kalitateari, eleaniztasunaren kudeaketari, tutoretzen erabilerari buruzko galderak gehitu) eta egokitu (irakasgai praktikoetara, Esperientzien Geletara, graduondokoetara, etab.).

    • DOCENTIAZ programa doitu eta programan presentzia txikia duten alorrak gaineratu: hizkuntzen erabilera eta aniztasuna, tutoretzen erabilera, lan akademikoen tutorizazioa, ikasle kopuruak…

  • Online irakaskuntza landu. Aurrez aurreko irakaskuntza izan behar da nagusi UPV/EHUn baina, hala ere, online irakaskuntza ere landu beharra dago, mota jakin batzuetako ikasleak ere erakartzeari begira.

Online irakaskuntzak graduondokoen eskaintza zabaltzeko dakarzkigun aukerak landu eta ustiatu.

  • Bizitza osoko formazioa sustatu. Lanbide eta espezializazio masterren eskaintza indartu eta mikrokredentzialak sustatu ( Espezializazio handiko birkualifikazioa ahalbidetu mikrokredentzialen bitartez, unibertsitate-titulazioa eta aurretiko ezagutzak dituzten profesionalentzat).

  • Irakaskuntza eskaintza eleaniztuna. Irakaskuntza zabaldu, euskaraz, ingelesez eta online.

  • Kudeaketa erraztu. Irakaskuntzaren kudeaketarako laguntza bideratu TEKAZELen bidez.

  • Titulazioetan kalitatea bermatu. Titulazio berriak (berezko masterrak, irakaskuntza duala, online irakaskuntza) ezartzeko orduan kalitatea ziurtatu.

  • Mikrokredentzialak eta Esperientzia Gelak zabaldu.

  • Goren Ikaskuntza Guneak sortu. Campus bakoitzean Goren Ikaskuntza Gune bat sortu, diziplinartekoa eta diziplina berrien ingurukoa (Ikerbasque, Euskampus eta EJrekin landuta). 

 

IKERKETA

  • Ikerketa-plazak emendatu. Ikerketa-plazak, Formazio Doktoreen eta Ikertzaile Doktoreen plazak, emendatu.

  • Ikerketa-talde kontsolidatu bakoitzeko TEKAZEL bat esleitu. Elkarrizketa bidez TEKAZELen antolamendua aztertu ikertzaile-TEKAZEL lan-talde eraginkorra bermatzeko.

  • SGIKER zerbitzua. Zerbitzu bakoitzaren beharrei egokitutako plantilla izan. Teknikarien plazak emendatu.

  • Ikerketa-irakasle plazen kopuru bat sortu urtero, Ikertzaile Doktore motako kontratu iraunkorra dutenak promozionatu ahal izateko. Sortu den pilaketa arintzeko, lehendabiziko hiru urteetan eskainiko diren plazen plangintza berezi bat zehaztu. Euskal Unibertsitate Legeak aurreikusten duen ikertzaileen kontratazio-ibilbidea babestu Eusko Jaurlaritzarekin adostuta.

  • Azpiegituren mantentze-egoeren inbentarioa egin, eta hondatutako azpiegiturak eta eraikinak konpontzeko eta ikastegietan dauden espazioen eta azpiegituren hutsuneak betetzeko lehentasunak ezarri, modu progresiboan konpontzen joateko (arazo estrukturalak, instalazioak…)

    • Baliabideak lortzeko deialdi ezberdinen aukeren koordinazioa erraztu.

  • Diziplinartekotasuna.

    • Ikerketa-talde eta -proiektuei buruzko informazio publikoa, eguneratua eta eskuragarria eskaini.

    • Ikerketa-taldeek elkar ezagutzeko foroak sortu eta beraien arteko elkarlana baloratzen duten deialdiak emendatu.

    • Doktoregaiek beren ikerketa ezagutarazteko eta partekatzeko jardunaldiak antolatu.

  • Genero-arrakala murriztu.

    • Deialdietan ikertzaile nagusiak emakumeak izatea sustatzeko arauak ezarri.

    • Beken deialdietan zuzendariak emakumeak izatea sustatzeko neurriak hartu.

    • Irakasle oso eta katedradunen plazetarako irizpideetan emakumea izatea ponderatu, batez ere emakumeen presentzia oso baxua duten arloetan.

    • UPV/EHUren eta derrigorrezko irakaskuntzaren arteko programa sortu, STEM ikasketak ezagutarazi eta ikasle emakumeen interesa pizteko.

    • Genero-ezberdintasunari buruzko Ikerketak sustatu eta balioan jarri.

 

TRANSFERENTZIA

  • Aliantzak. Ikerketa-zentro, erakunde, enpresa eta bestelako gizarte-eragileekin epe luzerako lankidetzak ezartzeko esparruak eta tresnak diseinatu.

    • Aliantzak landu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearekin.

  • ehuGune. ehuGUNE baliatu Euskal Herriko eragile sozial eta kulturalekin harremanak sendotzeko eta hiru campusetan hitzaldi eta mintegi sortak antolatzeko, euskal jendarteari interesatu dakizkiokeen auzien inguruan.

  • Jakintza-arlo bakoitzaren gizartearentzako ekarpena. Jakintza-arlo bakoitzak gizarteari egin ahal dion ekarpena indartzeko tresnak garatu.

  • Zientzia-dibulgazioa, baliabideak biderkatu.

    • Katedrekin lan egin. Kultura Zientifikoko Katedra eta beste batzuekin.

    • Euskal aldizkariekin lankidetza indartu euskarazko zientzia-dibulgazioa sustatzeko.

    • Zientzia-dibulgaziorako Elhuyarrek atondu berri duen dekalogoa UPV/EHUko erreferentzia gisa proposatu.

    • Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekiko elkarlana indartzen jarraitu.

  • Ikerketa-taldeei eskaintza teknologikoa merkaturatzen lagundu, enpresekiko kontratuak eta patenteen lizentziamendua areagotzeko.

  • Osasun eta Hezkuntza Komisionatuen figurak sortu gure herri-erronkei aurre egiteko.