Javier Varona Guarás (Bilbo, 1967) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Unibertsitateko A taldeko Kudeaketa Eskala Teknikoko karrerako funtzionarioa. Bere lanbide-etapa osoan, zuzenbideko, informatikako eta hizkuntzetako hainbat ikastaro egin ditu.
1992an hasi zen lanean ATTEST CONSULTING S.L. enpresan, eta 1994an Euskal Herriko Unibertsitatean jarraitu zuen bere garapen profesionala. 30 urte baino gehiago daramatza bertan lanean, etenik gabe, gaur egun arte.
UPV/EHUko lehen lanpostua Barne Kontroleko Zerbitzuan izan zuen, lehenik Arau eta Prozeduretako Teknikari gisa eta bi urte geroago Barne Auditore gisa. Ondoren, lau urtez aritu zen Aurrekontu Zerbitzuko buru gisa, eta, lanpostu honetatik, Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntza Kabineteko buru izatera igaro zen. 2005etik 2017ko hasierara arte, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuburu gisa lan egin zuen, eta 2017/03/1ean UPV/EHUko Kontabilitate eta Aurrekontuetako gerenteorde izatera pasatu zen, 2021/01/31n bere borondatez utzi baitzuen kargua.
2022/02/01etik gaur arte, Barne Kontroleko zerbitzuburuaren postua betetzen ari da.