Ixone Fernandez de Labastida

Arabako Campuseko Errektoreordegaia

Ixone Fernandez de Labastida (Gasteiz, 1979) Gizarte Hezkuntzan diplomatua (2000), Gizarte Antropologian lizentziatua (2002), Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasuna. Berdintasun eragilea masterra (2010) eta Gizartea eta Kulturan doktorea (2012) da.

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakasle agregatua da eta Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko irakaslea 2010tik hona. Gizarte Langintza graduan, Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean, Gizarte Antropologia masterrean, Etika Soziosanitaria posgraduan eta Arabako Campuseko esperientzia geletan ematen ditu eskolak.

AFIT Antropologia Feminista ikerketa taldeko kidea da bertan lantzen dituen ikerlerroak berdintasun politika publikoak, zahartzaroa, adiskidetasuna eta gizarte mugimenduak eta elkartasuna dira. Ikertalde horren baitan hainbat I+G+B ikerketeta proiektuetan eta deialdi publikoko izaera dituztenetan hartu du parte. Ikerketa guzti hauen emaitzak, aldizkari artikulu eta liburu kapitulu gisa pubikatu dira. Kongresuetan ponentziak (Donostia, 2022) eta komunikazioak aurkezteaz gain (Valdivia, 2012; Tarragona, 2014; Valencia, 2017; Bilbo, 2021; Granada, 2024), antolakuntza batzordean (Donostian, 2022) nahiz panelen kudeaketan (Valencia, 2017) egon da ere. Bestalde, Gasteiz hiriko sare sozialarekin batera ikerketa kolaborazio ezberdinak gauzatzen ditu; Jabetze Feministarako Eskolarekin (Ikerlan Feministen lehiaketak; 2022, 2023 eta 2024) eta Sareak Josten plataformarekin (Familiagatik lagundu gabeko gazte etorkinen inguruko ikerketa kolaboratiboa, 2023-tik gaur egunera arte), besteak beste.

2017tik aurrera Lan Harremanak eta Gizarte Langintza fakultateko Dekanordea da. Hasieran Kurrikuluneko Praktikak eta Garapenerako Kooperazioko dekanordea (2017-2021) izan zen, Ataleko koordinatzailea eta Berdintasun eta Nazioartekotze Dekanoordea (2021- gaur egun arte), ondoren.
Aurrekoaz gain, euskal kultura eta gizartearen inguruko gaien inguruan garatu du bere ibilbide antropologikoa ere. 2019tik 2023ra arte Eusko Ikaskuntzaren baitan kokatzen den Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren lehendakaria izan zen. 2017tik gaur egunera arte Eusko Folklore Urtekariko edizio batzordekidea da. Euskal gaiak aztergai edo euskaraz publikatutako hainbat lan kaleratu ditu hainbat aldizkari eta editorialetan; Ankulegi (2003), Zainak (2012), Kobie (2013), RIEV (2015), Arabako Foru Aldundiko editoriala (2017), Eusko Folklore Urtekaria (2020/2021) eta Jakin (2023), besteak beste.